Ikasgelatik kanpo lan egitea da Heziketa Fisikoa irakatsi eta ikasten dutenen ohiko egoera. Beste irakasle eta ikasle askok ere askotan irteten gara ikasgelatik baina, ziur aski, maizago irtengo bagina, hobe.

Hona hemen kanpoan egiteko moduko jolasak. Horien bidez, jakina, hizkuntza bera landuko dugu beti, (baldin eta landu nahi dugun hizkuntzaren erabilpena sustatzen badugu). Irakaslearen lana izango da ikasleek beharko dituzten hitz egiteko moldeak eskaintzea, eskura jartzea. Aukera ezin hobea esaldi oso esanguratsuak ohikoak bihurtzeko.