Nola aurkeztu jolas berri bat?

Jolas berri bat testu baten bidez, bideo baten bidez aurkez dezake irakasle batek. Aurkezpena ikasle baten edo batzuen esku ere utz daiteke. Zein izango da gure hizkuntza irakasle helburuak lortzeko bide egokiagoa?

Noiz hasi jolasa?

Jolasa nola jolasten den badakitela ziurtatu eta gero edo gutxi gorabehera jokoa nondik nora dabilen uste dutenean eta jolasten hasi nahi duten une berean?

Ikasgelako giro kontrolatua zaputz dezake ikasgelan jolasten hasteak? Merezi du?

Egoera esanguratsu eta pedagogikoa lortuko dugu ikasgelan jolastea planteatuz?